UDATEGIAK

Klima kontrolatuko landare ekoizpen gune autonomoak.

Hitzaldi baten eta hiru eguneko tailer baten bitartez hiritarrek aterpeko edo barnealdeko espazioetan egiten den laborantzari buruz ikasi dute. Konkretuki, Antonio Scarponi arkitekto italiarrak diseinatutako soluzio hidroponiko bati esker, posible da eraikitako espazio batean klima (lekua) eta urtaro (denbora) desberdinetako landaredia haztea.

Autonomous climate-controlled plant production units

Through a lecture and a three-day workshop, citizens learned about agriculture carried out in sheltered or indoor spaces. Specifically, thanks to a hydroponic solution designed by the Italian architect Antonio Scarponi, it is possible to grow vegetation from different climates (places) and seasons (times) within a built environment.

Esan daiteke maker munduan azkeneko urteetan dagoen tendentzia zaratatsuenetako bat landareak eraikinen barrukaldean ("indoors") ekoiztearena dela. Literatura zabala eta atzerriko enpresa esanguratsuek bultzatutako fenomenoa bada ere, ez dirudi gure artean aparteko eraginik izan duenik.

Bestalde, hiriak handitzen doazen heinean, landa-eremuaren eta bertan ematen diren praktiken ezagutza murritza dute hiritarrek. Hala ere, landa eremuan diharduten laborariek ez dituzte teknologia berriak posible den hainbeste erabiltzen.

Hiru arrazoi hauek eragin dute UDATEGIAK proiektua eta, ondorioz, bere xedea da eraikinen barnekaldeko landare ekoizpena ezagutaraztea, hiritarrak naturara gerturatzea eta laborariei teknologia berriek ematen duten aukeren berri ematea.

JPEG image-39E6558E30A2-1.jpeg

Zergatik?

Why?

It can be said that one of the most prominent trends in the maker world in recent years is the indoor cultivation of plants. Although it is a phenomenon supported by extensive literature and promoted by prominent international companies, it does not appear to have had a significant impact in our context.

On the other hand, as cities continue to grow, urban dwellers have limited knowledge of rural areas and the practices carried out there. At the same time, farmers working in rural environments are not making as much use as possible of new technologies.

These three factors have driven the creation of the UDATEGIAK project. Its aim is to raise awareness of indoor plant production, bring citizens closer to nature, and inform farmers about the opportunities that new technologies can offer.

Jarduerak

 

Hitzaldia.

 

2020ko abenduak 10

Antonio Scarponik substraturik gabeko hiri-nekazaritzaren bidez hiria aktibatzeko estrategiei buruzko lana aurkeztu du. Ikuspegi hori "hazi arkitektoniko" gisa ikustea proposatzen du, esku-hartze poetiko txikia "ezagutza" arkitektoniko materializatu gisa jorratzeko modu bezala.

Hiriko "objektuen" eta "subjektuen" arteko harreman berriak ezar ditzaketen eta elikadura eta elikagaien ekoizpena elkarbizitzarako eremu komun gisa inplikatzen dituzten bizitza erresilienteko estrategia berriak zabaltzeko hazi arkitektonikoak.

Hitzaldi osoa entzun

 

Diseinua eta eraikuntza.

 

2020ko abenduak 11-12-13

Hiru egunetan zatitutako tailer honetan gela baten tamainako (5x5 metro inguru) espazio bat sortuko da, sensore eta kontrolatzaile desberdinei esker tenperatura, hezetasuna eta argia bezalako baldintzak sortzeko gailu moduan..

Muntaketaren bideoa ikusi

 

Bisita.

 

Eraikitako pabiloia ikusteko moduan egongo da, Euskadiko Arkitektura Institutuan, 2021eko apirilak 4ra arte. Tarte horretan, hainbat jarduera eta bisita gidatu eginteko asmoa dira. Xehetasun gehiagorako, bisitatu EAIren web orria.

Informazio gehiago

50722253706_9247e6cf15_k.jpg

Antonio Scarponi

Italian jaioa, Antonio Scarponi arkitektoa eta diseinatzailea da. Arkitektura ikasi zuen New Yorkeko Cooper Union eta Veneziako IUAV unibertsitateetan. Diseinu eta arkitektura eskola ezberdinetan eskolak eta hitzaldiak eman ditu Europan, Asian eta Estatu Batuetan. Gaur egun Zuricheko ZhD eskolan irakasten du. Conceptual Devices lanarekin egindako lana eta proiektuak mundu mailako aldizkari espezializatuetan argitaratu dira. Sari eta errekonozimendu ugari jaso ditu, tartean Curry Stone (2008) Diseinu Humanitarioko Sari ospetsua.

Proiektuaren babesleak:

Logos UDATEGIAK.png
Next
Next

[Food For Thought] Roca Recicla